Hautespen artifizial

Chihuahua eta Great Daneren arteko nahasketa honek txakur arrazen arteko tamaina ugaritasuna erakusten du hautespen artifizialaren bidez sortutakoak.

Hautespen artifizialarekin, gizakiak espezie bateko ereduzko animalia edo landareak banatzen ditu ugaltze helburu ezberdinetarako, ezaugarrien arabera. Jokaera honek, hainbat belaunaldiz zehar aurrera eramanda aldaera egonkorrak agertzea lortzen du. Aurrerantzean, aldaketa hauek nekazaritzan, abeltzaintzan eta kantitate handietan produzitzeko helburuarekin erabiliko dira.

Hautespen artifiziala, ugalketa kontrolpean edukitzeko teknika bat da. Honen bitartez, gizakiak abereen edo landareen organismoetako geneak aldatu egiten ditu. Teknika hau heredatu daitezkeen ezaugarrietan burutzen da, zuzendutako eboluzio bat sortzen du, non gizakiak finkatzen duen ze ezaugarri balio duten bizirauteko. Hautespen honen bidez sortu dira gaur egungo txakur arraza ugari, haien ezaugarriak aukeratuak izan dira, adibidez zaindari moduan egiteko. Itxura ere aukeratua izan da, ilea eta aurpegiko expresioa adibidez. Nekazaritzako produktuak ere, finkatuta daude zati handi batean hautespen artifizialarengatik. Artoa eta bananaren kasuan, haien fruituek jateko errendimendu handiagoa daukate gizakiarentzat, fruitu hauek datozen barietate basatiek baino. Landareen itxurarako ere erabiltzen da hautespen artifiziala, haien itxura askoz politagoa izateko.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy