Haymarket afera

Haymarket afera
Irudia
Map
Motaaffair (en) Itzuli
Data1886ko maiatzaren 4a
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Honen ondorioaLangileen Nazioarteko Eguna
Pertsona hilak11

Haymarket afera (baita ere Haymarket sarraskia edo Haymarket matxinada) 1886ko maiatzaren 4ean Chicagoko Haymarket plazan[1] emandako bonba-eztanda baten ondorioz gertatutakoari ematen zaion izena da. Hasiera batean zortzi orduko lanaldiaren aldeko langile manifestazio baketsua izan zen, eta aurreko egunean poliziak hildako hainbat langileren aldeko protesta gisa. Ezezagun batek dinamita bota zuen poliziaren aurka, hauek manifestazioa dispertsatzen hasi zirenean. Bonbaren eztandaren ondoren poliziak tiroka hartu zituen manifestariak eta zazpi polizia eta lau langile hil ziren. Zauritu asko izan ziren.

Ondoren egindako epaiketan zortzi anarkistari konspirazio delitua egotzi zieten. Zortzi horietako batek bonba egin zuela argudiatu zuten, baina berez ez zuten bonba bera bota[2][3][4]. Zazpiren aurkako heriotza zigorra ezarri zuten, eta azken bati 15 urteko kartzela zigorra. Biren aurkako heriotza zigorra Richard J. Oglesby Illinoiseko gobernadoreak kendu zuen, bizi osorako espetxe zigorra ezarriz. Beste preso batek bere buruaz beste egin zuen kartzelan. 1887ko azaroaren 11n geratzen ziren lau anarkistak urkatu zituzten. 1893an John Peter Altgeld gobernadore berriak bizirik zeudenak barkatu eta epaiketa kritikatu zuen.

Haymarket afera Langileen Nazioarteko Egunaren aurrekari gisa azaltzen da[5].

  1. Chicago Landmarks | Site of the Haymarket Tragedy. 2009-05-06 (Noiz kontsultatua: 2018-05-27).
  2. «The Dramas of Haymarket: Act III» www.chicagohistoryresources.org (Noiz kontsultatua: 2018-05-27).
  3. «HADC - Testimony of Harry L. Gilmer (first appearance), 1886 July 28.» www.chicagohistoryresources.org (Noiz kontsultatua: 2018-05-27).
  4. «HADC - Testimony of Malvern M. Thompson (first appearance), 1886 July 27.» www.chicagohistoryresources.org (Noiz kontsultatua: 2018-05-27).
  5. «The History of May Day» www.marxists.org (Noiz kontsultatua: 2018-05-27).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy