Hebron / Al-Khalil الخليل חֶבְרוֹן | ||
---|---|---|
hiria | ||
Erdigunea Irudi gehiago | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Palestina | |
Gobernazioa | Hebron | |
Alkatea | Khaled Osaily | |
Izen ofiziala | חֶבְרוֹן الخليل | |
Jatorrizko izena | الخليل חֶבְרוֹן | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 31°32′06″N 35°05′55″E / 31.535°N 35.0986°E | |
Azalera | 74,102 km² | |
Altuera | 930 | |
Demografia | ||
Biztanleria | 215.452 (2016) | |
Dentsitatea | 2.908 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Hiri senidetuak | Saint-Pierre-des-Corps eta Rio de Janeiro | |
http://www.hebron-city.ps/ www.hebron-city.ps |
Hebron edo Al-Khalil[1] (arabieraz: الخليل al-Ḫalīl; hebreeraz: חֶבְרוֹן) Zisjordaniako hiririk populatuena da. 2007an 163.000 biztanle inguru zituen. 1993ko Osloko Hitzarmenaz geroztik Palestinaren menpe dagoen hiria da.
Patriarken hilerria duenez, judaismoaren bigarren hiririk santuena da eta haren erdigunean 500 kolono judu inguru bizi dira 150.000 palestinarren inguruan. Hebron hiri santua da musulmanentzat, juduentzat eta kristatuentzat. Haien arabera, hirian, Makpelako haitzuloan daude lurperatuta Abraham, haren emazte Sara, Isaak eta Jakob semeak, Isaaken emazte Rebeka, eta Jakoben emazte Lea. Haitzuloaren gainean, Ibrahimi meskita dago egun. Hebrongo hiria ezaguna da kale mehar bihurgunetsuengatik, harrizko etxeengatik, eta merkatuengatik. Egun Israelgo eta Palestinako gudarosteen kontrolpean dago. Juduak bizi diren alderdia Israelgo gudarosteak zainduta dago.