Hego Koreako 2016ko eskandalu politikoa Park Geun-hye Hego Koreako presidenteak ustelkeria sare batean izan zuen parte hartzeari buruzkoa da. Eskandalua 2016ko urrian azaleratu zen, Choi Soon-silen ordenagailu pertsonala aurkitzearen ondorioz. Choi Soon-sil, Choi Tae-min sekta txamaniko bateko buruzagiaren alaba, Park Geun-hye-ren lagun mina zen eta honen ordenagailuan aurkitutako argazkiek eta dokumentuek Park Geun-hye presidentea ustelkeria, influentzia-trafiko, botere-abusu, enpresa handiei estortsio eta funts publikoak bidegabe erabiltzearekin erlazionatu zuten, guzti hau Choi Soon-silen influentziaz[1][2].
Eskandalu honen ondorioz ehunka mila pertsonak protesta egin zuten[3]. 2016ko abenduan, legebiltzarrak auzi politikoa hasi zuen, eta 2017ko martxoan Konstituzio Auzitegiak kargutik kendu zuen. 2018ko apirilean, 24 urteko kartzela zigorra ezarri zioten[4][5].