Hego Vietnamgo Askapenerako Nazio Frontea

Hego Vietnamgo Askapenerako Nazio Frontea
Datuak
Izen laburraViệt Cộng, FNL, 越共, NFB eta Вьетко́нг
Motapopular front (en) Itzuli, erakunde politikoa eta gerrillari taldea
HerrialdeaVietnam
IdeologiaHo Chi Minh Thought (en) Itzuli, marxismo-leninismoa, left-wing nationalism (en) Itzuli, Vietnamese nationalism (en) Itzuli, abertzaletasun sozialista eta antiinperialismoa
Kokapen politikoaezker politiko
Eskumendekoak
Agintea
Egoitza nagusi (1967–2040)
Egoitza nagusi (1972–1975)
Historia
Sorrera1954ko uztailaren 21a
AurrekoakViet Minh
OndorengoakVietnamese Motherland Front (en) Itzuli
Desagerpena1976ko uztailaren 4a
Artikulu hau Vietnamgo alderdi politikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Nazio Askapenerako Frontea».

Hego Vietnamgo Askapenerako Nazio Frontea edo FNL (vietnameraz: Mặt Trận Giải Phóng Miền Nam Việt Nam; frantsesez: FNL Front national pour la libération du Sud Viêt Nam edo FLN Front de libération nationale du Sud Viêt Nam), Hego Vietnamgo fronte komunista armatua izan zen. Hego Vietnamgo erregimenak erakundea Việt Cộng ("komunista vietnamdarrak") terminoarekin izendatzen zuen; estatubatuarrek, aldiz, Charlie hitza erabiltzen zuten FNLari erreferentzia egiteko, Victor Charlie hitzen (VC hizkiak NATOren alfabeto fonetikoan) laburdura gisa.

Nazio askapenerako Viet Minh erakunde komunista bere baitan hartzen zuen fronte horretan, hegoaldean indarrean zegoen erregimenaren aurkako sektoreak antolatu ziren, pisu nabarmenena komunistek izanik. FNLak Ipar Vietnamen babes politiko eta militarra zeukan, eta 1962rako, Hego Vietnamgo landa munduaren zati handi bat kontrolatzen zuen. Egitate horrek, hain zuzen, Estatu Batuen interbentzio erabakian eragin zuzena izan zuen. Vietnamgo Gerran, indar armatu hego vietnamdar eta batez ere estatubatuarren aurka aritu zen Ipar Vietnamekin batera, eta gerrila gerren estrategiaz baliaturik, AEBen erretiratzea eta, geroago, garaipen militar osoa lortu zituen hegoaldean.

1975ean, mendebaldearen aldeko Hego Vietnameko erregimena deusezturik, FNLak 1969an sortutako Hego Vietnamgo Errepublika ezarri zuen behin behinean, 1976an iparraldearekin batu eta Vietnamgo Errepublika Sozialista eratu zuten arte.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in