Hegoaldeko Gurutzea

Hegoaldeko Gurutzea 
Datuak
LaburduraCru
GenitiboaCrucis
SinbologiaHegoaldeko gurutzea
Eremua68 gradu karratu (88. maila)
Izar kantitatea
(magnitudea < 3)
19
Izarrik distiratsuenaα Cru (itxurazko magnitudea )
Konstelazio mugakideakCentaurus eta Musca
Behaketa
Igoera zuzena12.5 h
Deklinazioa-60°
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Maiatza
+20° eta −-90° latitude bitartean ikusgai.

Hegoaldeko Gurutzea edo Crux (Gurutzea esan nahi duena), (Iparraldeko Gurutzearekin kontrastean) egungo 88 konstelazioetatik txikiena da[1], eta, hala ere, ezagunenetako bat.

Erabilgarria da orientaziorako, hegoaldea puntu kardinala zehazten laguntzen bait du: lerro zuzenean 3,5 aldiz gurutzearen ardatz nagusia luzatuz, bere izarrik distiratsuena den Acruxetik hasita (Gurutzearen oina) zeruko hego polora iristen da, puntu honen inguruan, modu itxurazkoan zeru gangak bira egiten duelarik. Behin luzapen hau egin ondoren, ostertzeraino bertikal bat jaitsi baino ez da egin behar eta han dago nahiko modu zehatzean hegoalde geografikoa. Zeruko hego polotik oso gertu dagoenez Hegoaldeko Gurutzeak honen inguruan gauean zehar oso nabarmen biratzen badu ere, berdin dio bere posizioak kokapen prozedura honentzat, bere beso nagusiak, zeru poloaren inguruan biratzean, beti bere kokapena zehazten bait du.

Hegoaldeko Gurutzea hiru aldetatik Centaurus konstelazioak inguratzen du, hegoaldean Musca edo Eulia duen bitartean. Antzinako greziarrek Centaurusen zati bezala sortu zuten, baina izar patroi independente bat bezala definitu zen XVI. mendean, Americo Vespuciok 1501ean egin zuen Hegoamerikarako espedizioaren ondoren. Vespuciok bi izarren mapa bat egin zuen, Alpha Centauri eta Beta Centauri, baita gurutzeko izarrena ere. Antzinako greziarrek izar hauek ezagutu bazituzten ere, pixkanakako prezesioak europar ostertzpean jarri zituen kristau garaiaren aurretik, eta beraz ahaztuak izan ziren. Litekeena da K. a. 5000. urtean (orain arteko azken glaziazioaren amaieran) Centaurus eta Hegoaldeko Gurutzea ikusgai egotea ostertzean udaberriko gauerdian Europa erdialdeko latitudeetan.

  1. (Gaztelaniaz) Ridpath, Ian. (2004). «Crux» Diccionario de astronomía. Editorial Complutense, 171 or..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy