Heian-kyo | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Kyoto |
Former district of Japan | Kadono district |
Kokapen fisikoa | Kyoto Basin (en) |
Ur-masa | Kamo River (en) eta Katsura River (en) |
Koordenatuak | 35°00′N 135°46′E / 35°N 135.77°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 794ko azaroaren 22a |
Suntsipena | 1869 |
Heian-kyo (japonieraz: 平安京 Heian-kyō ) egungo Kyotoren jatorrizko izena izan zen, eta, 794tik 1868rarte, 1180an hilabete batzuez etenaldi bat eginez, Japoniako Enperadorearen egoitza eta herrialdeko hiriburua.
Hiri honek, hiriburu bezala, Nagaoka-kyo ordezkatu zuen, eta enperadorearen aginduz eraiki zen 793an, Fujiwara no Ogurimaruren esku. Hiria, haran baten gainean egongo zen, eta, xake taula baten antzera trazatua egongo zen, Txinako Tang dinastiaren hiriburua zen Chang'an imitatuz. Ekialdetik mendebaldera, gutxi gora-behera 4,5 kilometro, eta, iparraldetik hegoaldera 5,2 kilometro inguru neurtzen zuen laukiluze formako azalera zuen, eta, salbuespen bakar bezala, hegoaldeko ateko bi tenpluak zituen, To-jia eta Sai-jia. Jauregi nagusia, barne laukiluze batean egongo zen, hiriaren iparraldeko zatian.
Kyoto izenaren erabilera (hiriburua edo enperadorearen egoitza esan nahi duena), ez zen ofiziala inauguratu zenean, baina izena, XI. mendearen amaieran ofizialdu zen, jatorrizko izena baztertuz.
Aurrekoa Nagaoka-kyo |
Japoniako hiriburua 794-1180 |
Ondorengoa Fukuhara-kyo |
Aurrekoa Fukuhara-kyo |
Japoniako hiriburua 1180-1868 |
Ondorengoa Tokio |