Heike Kamerlingh Onnes (Groningen, 1853ko irailaren 21a - Leiden, 1926ko otsailaren 21a) herbeheretar fisikaria izan zen. Fisika esperimentaleko irakasle izan zen Leidenen. Hotzaren laborategia sortu zuen, helioa isurkari bihurtu zuen, eta zero absolutuaren inguruko fenomeno optiko, elektriko eta magnetikoak aztertu zituen. Ikerketa horietan oinarrituta, supereroankortasuna aurkitu zuen 1911n. 1913ko Fisikako Nobel Saria eman zioten.