Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea
Datuak
Motaerakundea, helduentzako eskola eta argitaletxea
HerrialdeaEuskal Autonomia Erkidegoa
Erabilitako hizkuntzaeuskara
Historia
Sorrera1983
webgune ofiziala
Inguma: habe

Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea, HABE laburturik, Eusko Jaurlaritzak kudeatutako eta hezkuntzarako lan egiten duen instituzioa da, izenean helburuak zeintzuk diren azaltzen duena: Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko helduei euskara erakusten die eta hori lortzeko egiten du lan, euskaltegien sare baten bidez. Materialen sorkuntzan, eta estandar eta azterketen homologazio prozesuan ere egiten du lan.[1]

1983an sortu zuten, eta 25 urteetako ibilbidean 107 euskaltegi, 1.500 irakasle eta langile eta 350.000 bat ikasle ibili izan dira sare osoan. EAEtik kanpo, halaber, 3.000-4.000 bat pertsona helduk euskara ikasten dute urtero.[2]

Egoitza nagusia Donostiako Vitoria-Gasteiz kalean dauka HABEk. Baditu beste bi egoitza handi Gasteizen (Samaniego kalean) eta Bilbon (on Diego Lopez de Haro kalean).

Aurrekari bat: 1904an Pello Mari Otañok Buenos Airesen euskara irakasteko erabiltzen zuen materiala (15. ikasgaia).[3]

2017-2018 ikasturtean 45.029 ikasle eta 1.343 irakasle aritu ziren lanean.[4][5]

  1. «Erakundearen informazioa» HABE (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).
  2. Erkizia, Joseba. (2008-11-07). «"Euskarak ezingo luke aurrera egin euskaldun berriak ez bagenitu"» HABE (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).
  3. Otaño, Pedro Maria. (2013). Eskuizkribuak. Gipuzkoako Foru Aldundia ISBN SS-910-2013..
  4. «EUSKALTEGIETAKO IKASTAROAK» habe.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).
  5. «Irakasleak» habe.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-10).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in