Helianthus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Asterales |
Familia | Asteraceae |
Subfamilia | Asteroideae |
Generoa | Helianthus Linnaeus, 1753 |
Helianthus Asteraceae familiako landare-genero bat da, 51 espeziez osatua (azken sailkapenaren arabera). Espezie guztiak Ipar Amerikakoak dira, jatorriz. Espezie batzuk urterokoak dira, hala nola ekilorea (Helianthus annuus), eta beste batzuk bizikorrak dira, hala nola frantses patata (Helianthus tuberosus).
Munduko toki askotan kultibatzen dira genero honetako espezie batzuk, olio-landare gisa (H. annuus, ekilore-olioa ekoizteko) edo landare apaingarri gisa (H. tuberosus), edo bazka-landare gisa.