Henry David Thoreau (Concord, Massachusetts, 1817kouztailaren 12a - 1862komaiatzaren 6a) estatubatuar filosofo, idazle eta naturalista izan zen. Batez ere, bi liburuk egin dute ezagun: Walden, inguru naturalean xumeki bizitzeko hausnarketa, eta Civil Disobedience, estatu bidegabe baten aurrean desobedientziara jotzeko argudioak jasotzen dituen saiakera.