Henry Draper

Henry Draper

Bizitza
JaiotzaPrince Edward konderria1837ko martxoaren 7a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew York1882ko azaroaren 20a (45 urte)
Heriotza modua: pneumonia
Familia
AitaJohn William Draper
Ezkontidea(k)Mary Anna Draper (en) Itzuli
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
HeziketaNew York University School of Medicine (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakastronomoa, medikua, argazkilaria eta fisikaria
Enplegatzailea(k)New Yorkeko Unibertsitatea
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Amerikako Sozietate Filosofikoa
Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra

Find a Grave: 30605812 Edit the value on Wikidata

Henry Draper (Prince Edward konderria, Virginia, 1837ko martxoak 71882ko azaroak 20) New Yorken bizi izan zen mediku eta astronomo zaletu bat izan zen.

Eragin handia zuen John William Draper historialari eta kimikariaren semea, Henry, William Herschel astronomo zaletu alemaniarrak metalezko ispiluetan oinarritutako teleskopio fabrikazioari buruzko lanak irakurri ondoren bere erreflektore propioa eraikitzen saiatu zen, baina emaitza negargarria lortu zuen azken leunduan; John Herschelen kristalezko ispiluei eta Justus von Liebig alemaniarrak asmatutako azaleko zilartzeari buruz irakurri ondoren ispilu berri bat leundu zuen: honekin, leuntzea jasateko gai ziren kristalezko ispilu batean jarritako zilarrezko pelikula iraunkorrak lortu zituen zilartzearen aldaera bat asmatu zuen.

Zilartzearekin zein beirarekin proba egin zuen, bere konposaketa eta ezaugarriak aldatuz; 1862an 39 zentimetroko irekidura zuen teleskopio batentzako ispilu bat amaitu zuen, behin frogatu ondoren oso arrakastatsua izan zena. Berehala hasi zen teleskopio berri bat eraikitzen, oraingoan denbora gutxian amaitu zuen 71 zentimetroko irekidurako erreflektore bat, behin betiko prest 1872an utzi zuen arte leundu eta hobetu zuen arren: urte horretan bertan, maiatzean, Vega izarraren espektroa hartzea lortu zuen, non argi eta garbi bost lerro ikus zitezkeen.

Orion konstelazioko nebulosari argazkia atera zion lehena ere izan zen, 1880an.

Bere aita John William Draper 1840an Ilargiaren lehen argazkia atera zuen mediku ospetsu bat izan zen. 1859an Henry Draper New Yorkeko Bellevue Hospitaleko mediku bezala kontratatua izan zen eta 1866an New Yorkeko unibertsitateko medikuntza fakultateko dekanoa izan zen.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in