Hepburn erromanizazioa

Hepburn erromanizazioa (japonieraz: ヘボン式ローマ字 Hepburn: Hebon-shiki Rōmaji?) 1867an James Curtis Hepburn agurgarriak asmaturiko transliterazio sistema da, japonieraren hotsak latindar alfabetora bihurtzen duena. 1908ko Romaji-Hirome-kairen aldaerak "erromanizazio estilo estandarra" (japonieraz: 標準式ローマ字 Hyōjun-shiki Rōmaji?) du izena eta Japonian de factozko transliterazio-sistema ofiziala da.[1].

Bokal luzeak adierazteko goi-marra erabiltzen du, adibidez o luzea ō transkribatzen dute. Kontsonanteen ahoskera ingelesezko fonologian oinarrituta dago. Euskarazko wikipedian sistema hori erabiltzen dugu, euskaldun gehienentzat hiragana edo katakana baino gertukoagoa delako.

  1. Kent, et al.. Oriental Literature and Bibliography. , 155 or..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in