Heraldika

Hyghalmen Roll germaniarra.

Heraldika armarriak eta beren egitura zein bilakaera aztertzea helburu duen diziplina[1] edo jakintza da[2]. Izena anglo-normandierazko herald hitzean du erroa[3]. Historiarekin lotura estua izan du, izan ere "historiaren takigrafia"tzat hartu da[4].

Erdi Aroan garatu zen Europa osoan, pertsonak identifikatzeko kode beregaina bihurtu arte. XII. mendean agertu zen aristokraziako gizonezkoen baitan, eta berehala hedatu zen mendebaldeko gizarte osoan: emakumeak, elizgizonak, burgesak, elkarteak, herriak eta lurraldeak. Oraindik ere bizirik dirauen praktika da, batez ere heraldika instituzionalean[5].

Japoniar kulturan baliokidea kamon delakoak dira, VII. mende inguruan duten leinu-armarriak, gaur egun oraindik Japonian erabiliak.

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa
  2. «Heraldika». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2021-04-11.)
  3. American Heritage Dictionary of the English Language. (4. argitaraldia) Boston: Houghton Mifflin Company 2000 ISBN 0618082301..
  4. Arthur Charles Fox-Davies, "A Complete Guide to Heraldry", (Thomas Nelson, 1925)
  5. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman Esparza izeneko erreferentziarako

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in