Hermafrodita

Bi barraskilo ugaltzen

Hermafrodita gameto arrak eta emeak sortzen dituen organismo bat da[1].

Animalia talde taxonomiko askoren banakoak, nagusiki ornogabeak, hermafroditak dira, eta beraz, bi sexuen gameto bideragarriak sortzeko gai dira. Tunikatu, molusku eta lur-zizare gehienetan, hermafroditismoa ohikoa da[2]. Horrek, sexu-ugalketa modu bat ahalbidetzen du eta modu horretan, bikotekidea emea edo arra izan daiteke. Hermafroditismoa arrain espezie batzuetan ere ikertu da, baina beste ornodun taldeetan arraroa da. Espezie hermafroditiko gehienek autoernalketa mailaren bat erakusten dute. 65.000 animalia espezie hermafrodita daudela estimatzen da, animalia-espezie guztien % 5 inguru, edo % 33 intsektuak alde batera utzirik. Intsektu gehienak gonokorikoak dira, eta talde honetan ez da hermafroditismoaren behin betiko kasurik gertatu. Aldiz, ez dago espezie hermafroditarik ugaztunen[3] edo hegaztien[4] artean.

Bestetik, landare loredunen % 94 inguru hermafroditak dira (lore guztiek bi sexuetako gametoak ekoizteko gai) edo monoikoak. Azken mota horri dagokionez, landare berean lore ar zein emeak agertzen diren.

Azkenik, hermafroditismoa ez da intersexualitatearekin nahastu behar, bi fenomeno desberdin dira. Pertsona intersexualak deskribatzeko hermafrodita terminoa ez da zuzena izan ere, gizakiengan ez da hemafroditismorik ematen[5].

  1. (Ingelesez) Avise, John C.. (2011-03-18). Hermaphroditism: A Primer on the Biology, Ecology, and Evolution of Dual Sexuality. Columbia University Press ISBN 978-0-231-52715-6. (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
  2. Holub, Andrew M.; Shackelford, Todd K.. (2022). «Gonochorism» Encyclopedia of Animal Cognition and Behavior (Springer International Publishing): 2985–2986. (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
  3. Gorshkov, Victor G.. (1995). «The Energetics of Biota» Physical and Biological Bases of Life Stability (Springer Berlin Heidelberg): 214–258. ISBN 978-3-642-85003-5. (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
  4. Schärer, Lukas. (2017-02). «The varied ways of being male and female» Molecular Reproduction and Development 84 (2): 94–104.  doi:10.1002/mrd.22775. ISSN 1040-452X. (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
  5. Rosenfield, Kevin A.. (2018). «Hermaphrodite» Encyclopedia of Animal Cognition and Behavior (Springer International Publishing): 1–2. ISBN 978-3-319-47829-6. (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy