Herri-Komisarioen Biltzarra | |
---|---|
Datuak | |
Mota | erakundea eta Sobieta |
Herrialdea | Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa eta Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Eskumendekoak | |
Agintea | |
Lehendakaria | Vladimir LeninVladimir Lenin |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1917 |
Ordezkatzen du | Errusiako Behin-behineko Gobernua |
Desagerpena | 1946 |
Herri-Komisarioen Biltzarra (errusieraz: Совет народных комиссаров, translit.: Soviet Narodnikh Komissarov), Sovnarkom (Совнарком) akronimoaz ezaguna, Sobietar Gobernua zen, Urriko iraultzaren ostean, 1917ko urriaren 26an sortua Errusian, eta 1923ko uztailaren 6an Sobietar Batasun osora zabalduta. "Herri-komisarioak" Biltzar honen partaideak ziren, gobernukideak. Termino hori erabiltzeari utzi zitzaion ofizialki 1946an; hala ere, historiografian, praktikan, Urriko Iraultzan eta Gerra Zibileko urteetan (1917tik 20 hamarkada hasierara) aritu ziren Sobietar Gobernuak identifikatzen dira.