Heskai

Bide ertzeko heskai naturala udazkenean, Öhringen, Alemania.
Etxe sarrerako heskai parea, Kalifornia, AEB

Heskaia zuhaixka biziz, eta batzuetan zuhaitzez eginiko hesia da, batez ere bi lursail banatzeko landatua. Bideak eta esparruak mugatzeko ere erabiltzen dira, eta beste askotan apaingarri gisa, arte topiarioa eratuz. Heskaiek etxabereak ihes egitea eragozten dute ohiko hesiek bezala, baina gainera haize bortitzetik babestu[1] eta inguruneko baldintzak hobetzen dituzte, bocage izeneko paisaian esaterako. Gainera, landa lurren bioaniztasuna hobetzen dute, landare eta animalientzat babesleku eta janleku egokiak eratuz.

Batzuetan landaresi eta landare hesi[2] terminoak ere erabiltzen dira, bai eta hesibizi ere.

  1. Galarraga, Ana. (2006). Heskaiak, hesi biziak. Elhuyar.
  2. Goimen. (2002). (pdf) Zuhaitz eta zuhaiskak baserri eremuan. Landare-hesien onurak eta erabilpenak.. .

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy