Heste

Heste
Xehetasunak
Honen partetraktu gastrointestinala
Konponenteakheste meharra
Heste lodia
Identifikadoreak
MeSHA03.556.124
Terminologia anatomikoa

Hestea digestio-aparatuaren zati bat da, urdailetik uzkiraino doana. Bi atal ditu: heste meharra eta heste lodia. Heste meharra digestio-hodiko zatirik luzeena da, eta zazpi metro inguru ditu. Barne-azala muki-mintz glandular konplexu batez estalia du. Pilorotik heste itsuraino doa, eta hiru zati ditu: duodenoa, jejunoa eta ileona. Heste meharrean egiten dira elikagaien hartzidura- eta xurgapen-prozesuak. Heste lodia digestio-hodiaren zatietariko bat da. Hura eratzen duten atalak hurrengoak dira: heste itsua, apendizea, goranzko kolona, zeharkako kolona, beheranzko kolona eta ondestea. Digestio-hondakinak deshidratatu eta gorotz bihurtzen ditu. Heste meharra baino laburragoa eta lodixeagoa; 1,5 metroko luzera du pertsona helduetan[1][2]. Sailkapen batzuetan, uzkiaren kanala ez da hestetzat hartzen[3].

  1. Bidaurrazaga, Angel. «Heste» zthiztegia.elhuyar.eus (ZT Hiztegi Berria) (Noiz kontsultatua: 2019-03-12).
  2. 1950-, Drake, Richard L. (Richard Lee),. (2010). Gray's anatomy for students. (2nd ed. argitaraldia) Churchill Livingstone/Elsevier ISBN 9781437720556. PMC 489070574. (Noiz kontsultatua: 2019-03-12).
  3. Mosby's medical dictionary.. (8th ed. argitaraldia) Mosby 2009 ISBN 9780323052900. PMC 226911722. (Noiz kontsultatua: 2019-03-12).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in