Heterotrofo (grezieratik heteros = "beste" eta trophê = elikagai) deritzo molekula inorganiko sinpleak erabilita bere molekula organiko propioak sintetizatzeko gai ez den izaki bizidunari. Hau horrela izanik, beste izaki bizidunengandik elikatu beharko da euren biomolekulak erabiliz prozesu metaboliko propioetan erabili ahal izateko. Animaliak, onddoak, bakterio gehienak eta protozooak heterotrofoak dira[1], eta izaki autotrofoen beharra dute hauen energia eta materia erabiltzen dituztelako molekula organiko konplexuak sortzeko[2]. Energia lortzeko izaki heterotrofoek jandako autotrofoen molekulak apurtzen dituzte. Animalia haragijaleek ere izaki autotrofoen beharra dute, harrapakinengandiko energia eta materia azken finean harrapakin hauek jandako izaki autotrofoengandik datorrelako.
Heterotrofoek elikagaiak lortzeko bi mekanismoetako bat erabiltzen dute: bestea autotrofo izaten da. Autotrofoek euren energia Eguzkiaren argitik eskuratu dezakete (fotoautrotofoak) edo konposatu inorganikoetatik (litoautotrofoak), karbono dioxidoaren karbonoarekin konposatu organikoak sortzeko. Hau ezinbestekoa da bizi osoa mantentzeko. Heterotrofoek, beraz, autotrofoak behar dituzte energia sortzeko, nahiz eta badiren heterotrofoak beste heterotrofo batzuetaz elikatzen direnak. Heterotrofo batzuek bietatik jaten dute.
Heterotrofoen artean detritiboroak ere badaude, deskonposatzen ari diren landare edo animalien zatiak edo euren gorotzetatik elikatzen direnak. Saprofitoak edo lisotrofoak liseriketa extrazelularra erabilita materia organikoa degradatzen duten kimiotrofoak dira. Termino hau onddoekin lotuta egon ohi da. Prozesu hori, askotan, endozitosi bidez errazten da, mizelio eta hifen mugimenduaren bidez.