Hezegune

Engativako Santa Maria del Lago hezegunea (Bogota).
Euskal Herriko hezeguneak.
Salburuko urmaelak (Gasteiz).

Hezeguneak, etengabe edo aldizka, urak hartuta egoten diren eremu lauak dira, bai lehorrekoak (aintzirak, zingirak, zohikaztegiak) nola itsabazterrekoak (padurak, mangladiak)[1].

Ingurune hauek garrantzi handiko onurak eskaintzen dizkiote gizarteari, hala nola, ura araztea, uholdeen kalteak arintzea eta itsasertza egonkortzea[2]. Horrez gainera, aniztasun biologiko handiko ekosistemak dira, eta landare eta animalia askoren bizilekua[3].

Hezeguneak mundu osoan arriskuan daude. Beren kontserbazioa eta zentzuzko erabilpena sustatzeko[4], 1971ko otsailaren 2an Ramsarko hitzarmena sinatu zen. Euskal Herriko zortzi eremu daude hitzarmen horren barruan, baina, jakina, hezeguneen katalogoa askoz handiagoa da. Hitzarmena sinatu zenetik, urtero, otsailaren 2an Hezeguneen Mundu Eguna ospatzen da.

  1. Hezegune Euskalterm
  2. Servicios de los ecosistemas de humedales Ramsar.org
  3. RAMSAR. Dibertsitate biologikoa Euskadi.net
  4. Ramsarreko hitzarmena Euskalnatura.net

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy