Hiazinto | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Familia | |
Aita | Pieros (en) , Amyclas of Sparta (en) eta Ebalo |
Ama | Klio eta Diomede (en) |
Anai-arrebak | Polyboea (en) eta Cynortas (en) |
Hiazinto, grezieraz Ὑάκινθος (Hyakinthos), Greziako mitologiako pertsonaia da, Espartako errege Amiklaren semea.
Oso ederra zen eta edertasun horrek liluratuta utzi zuen Apolo jainkoa. Apolok berak hil zuen Hiazinto nahi gabe, eta haren odoletik sortu omen zuen hiazinto lorea. Pertsonaia honen ohoretan egiten ziren hyakinthia jaiak, espartarren erlijio-ospakizun garrantzi handienekoak.