Kimika organikoan, hidrokarburoa hidrogenoz eta karbonoz soilik eratutako konposatu organikoa da. Terminologia zientifikoan, erabat hidrogenoz eta karbonoz osatutako konposatuak hidrokarburo "puruak" dira, eta beste konposatu batzuk lotuta dituztenak edo sufrezko edo nitrogenozko ezpurutasunak dituztenak hidrokarburo "ezpurutzat" hartzen dira[1].
Naturan dauden hidrokarburorik gehienak petrolioan metatuta daude, haren jatorrian dagoen materia organikoak karbono eta hidrogenozko molekula ugari baititu eta, elkarri lotzean, mota guztietako hidrokarburoak sortzen baitira.