Hidrokarburo

Metanoaren molekularen hiru dimentsioko eredua. Metanoa, CH4, alkano deritzon serie baten partaide da, hau da, lotura kimiko simpleak dituzten hidrokarburoen familia batekoa.

Kimika organikoan, hidrokarburoa hidrogenoz eta karbonoz soilik eratutako konposatu organikoa da. Terminologia zientifikoan, erabat hidrogenoz eta karbonoz osatutako konposatuak hidrokarburo "puruak" dira, eta beste konposatu batzuk lotuta dituztenak edo sufrezko edo nitrogenozko ezpurutasunak dituztenak hidrokarburo "ezpurutzat" hartzen dira[1].

Naturan dauden hidrokarburorik gehienak petrolioan metatuta daude, haren jatorrian dagoen materia organikoak karbono eta hidrogenozko molekula ugari baititu eta, elkarri lotzean, mota guztietako hidrokarburoak sortzen baitira.

  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-08).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy