Higgs bosoi

Higgs bosoi
Konposaketabaliorik ez ()
Elkarreraginakelkarrekintza nuklear ahul, elkarrekintza elektromagnetiko eta grabitazio
AntipartikulaHiggs bosoi
AurkituaCERN, ATLAS experiment (en) Itzuli eta CMS experiment (en) Itzuli 2012
Masa inbariantea125,26 GeV/c², 124,97 GeV/c² eta 125,11 GeV/c²
Bataz besteko bizitza0,000156 as eta 0 as
Partikula desegiteaW eta Z bosoi
elektroi
fotoi
Karga elektrikoa0 e

Higgs bosoia funtsezko partikula hipotetiko masibo bat da. Bere existentzia partikulen fisikako eredu estandarrak iragartzen du. Paper garrantzitsu bat betetzen du beste funtsezko partikula batzuen masaren azalpenean, batez ere masarik gabeko fotoiaren eta W eta Z bosoi astunen arteko diferentzia. Masadun funtsezko partikulak eta fotoiek eragindako elkarreragin elektromagnetikoaren eta W eta Z bosoiek eragindako elkarreragin nuklear ahularen arteko diferentzia kritikoak dira materiaren egitura mikroskopikoaren (eta hala makroskopikoaren) arlo askotan. Honekin, partikula existitzen bada, Higgs bosoiak eragin handia izango luke fisikan eta egungo munduan. Egundaino, aztertu eta argitaratutako datu enpirikoen metaketa ez da nahikoa zuzenean Higgs bosoiaren existentzia baieztatzeko, hala ere, eredu estandarreko funtsezko partikulen artean oraindik esperimentalki behatua izan ez den bakarra da.

2010 APS J.J. Sakurai Saria - Kibble, Guralnik, Hagen, Englert, Brout

Higgs mekanismoa, bosoi bektoreari masa ematen diona 1964an teorizatu zuten Peter Higgsek, François Englertek eta Robert Broutek (Philip Andersonen ideiekin lanean ari zirenak), baita modu independentean Gerald Guralnikek, Carl Richard Hagenek eta T. W. B. Kibblek. Higgsek -Physical Review aldizkarira zuzendutako gutun bati gehitutako iruzkin batean- partikula eskalar masibo baten existentzia teoriaren froga bat izango litzatekeela proposatu zuen. Steven Weinberg eta Abdus Salam izan ziren Higgsen mekanismoa simetria elektroahularen hauste espontaneoari aplikatzen lehenak. Teoria elektroahulak W eta Z bosoien antzeko masa duen partikula neutro bat iragartzen du.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy