Hillsen hodeia, barne Oorten hodeia[1] edo barne-hodeia[2] bezala ere ezaguna, astronomian, Oorten hodeiaren barnealdean dagoen eta oraindik bere izatea frogatua izan ez den gorputz esferiko eta erraldoi bat da. Bere kanpo-muga, ustez, Eguzkitik 3×104 UAra kokatzen da eta barne-muga, oraindik erabat zehaztua izan ez dena, 100 UAtik 3000UAra bitartean. Hau da, Kuiper gerrikoko edozein objektu baino askoz haratago kokatzen da hodei erraldoi honen barne-muga, baina distantziak handiagoak izan daitezke. Hodei hau existitzen bada, gutxi gorabehera, Oorten hodeiak baino 5 aldiz kometa gehiago eduki beharko lituzke.[3]
Oorten hodeian dauden kometak, bere inguruarengatik asaldatu egiten dira. Kometa hauetatik batzuk, eguzki-sistematik kanportauak izaten dira edo barne eguzki-sistemara bidaliak. Hau horrela balitz, gune honetan dauden kometen kopurua aspalditik agortua egon beharko luke, baina ez da horrela. Hillsen hodeiaren hipotesiak Oorten hodeian objektuak mantentzearen fenomenoa azaltzen du, hodei honen barnealdean objektu sorta ikaragarri bat egon behar duela esaten baitu. Hipotesi honek dioenez, objektuak disko sakabanatutik eskuratzen ditu Hillsen hodeiak eta ondoren, Oorten hodeira bidaltzen ditu, dena grabitatearen ondorioz. Astronomo batzek uste dute, Hillsen hodeitik igaro beharko luketela eguzki-sistemako kometa gehienek.
Gaur egun Hillsen hodeiaren hipotesiak indar handia du, zonalde horretakoak izan daitezkeen hainbat objektu aurkitzeaz gain, transneptunotar objektu asko ezagutzen direlako. Hodei hau Oorten hodeia baino lodiagoa izan beharko litzake,[4] baina askoz ere txikiagoa. Hillsen hodeiaren masa gaur arte ezezaguna da, astronomo batzuek uste dute Oorten hodeiarena baino handiagoa dela.