Hindustanera

Hindustanera
ہندوستانی — हिन्दुस्तानी
Datu orokorrak
AraugileaCentral Hindi Directorate (en) Itzuli
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
Indo-irandar hizkuntzak
Indoariar hizkuntzak
Central Indo-Aryan (en) Itzuli
Western Hindi (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaSOV hizkuntza, silabadun hizkuntza eta hizkuntza fusionatzailea
Genero gramatikalakgenero femeninoa eta genero maskulinoa
Kasu gramatikalakobliquus in Hindi (en) Itzuli
AlfabetoaDevanagaria, Urdu orthography (en) Itzuli, Kaithi (en) Itzuli eta Informal Roman Urdu (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
Glottologhind1270
Linguist Listhind

Hindustanera[1] (हिन्दुस्तानी ala ہندوستانی), hindustani edo hindi-urdu indoariar taldeko hizkuntza bat da. Iparraldeko India eta ia Pakistan osoko lingua franca da. Zentroanitzeko hizkuntza da, bi standard dituena: Indian hindi eta Pakistanen urdu.

1925. urtean Indiako Kongresu Nazionalak hindustani hizkuntza Indiako independenteko lingua franca izango zela erabaki zuen, hindi eta urdu hizkuntzen artean aukeratu beharrik gabe. Gero, Kongresua zatitu zen erlijio-lerroen arabera, eta azkenean Independentziarekin, baita lurraldea ere Pakistan eta Indiaren artean. Bi estatuetan hindustanera hizkuntza mintzatuena dela esan daiteke 21. mendean, baina urduera da ofiziala Pakistanen, eta Indian hindiera administrazioaren hizkuntza ofiziala, ezen ez nazionala[2].

  1. 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2013-6-22).
  2. (Ingelesez) «Hindi Diwas: Journey of Hindi from pre-Partition India to post-independence language politics» The Indian Express 2017-09-15 (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy