Hindustanera | |
---|---|
ہندوستانی — हिन्दुस्तानी | |
Datu orokorrak | |
Araugilea | Central Hindi Directorate (en) ![]() |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak Indo-irandar hizkuntzak Indoariar hizkuntzak Central Indo-Aryan (en) ![]() Western Hindi (en) ![]() | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | SOV hizkuntza, silabadun hizkuntza eta hizkuntza fusionatzailea |
Genero gramatikalak | genero femeninoa eta genero maskulinoa |
Kasu gramatikalak | obliquus in Hindi (en) ![]() |
Alfabetoa | Devanagaria, Urdu orthography (en) ![]() ![]() ![]() |
Hizkuntza kodeak | |
Glottolog | hind1270 |
Linguist List | hind |
Hindustanera[1] (हिन्दुस्तानी ala ہندوستانی), hindustani edo hindi-urdu indoariar taldeko hizkuntza bat da. Iparraldeko India eta ia Pakistan osoko lingua franca da. Zentroanitzeko hizkuntza da, bi standard dituena: Indian hindi eta Pakistanen urdu.
1925. urtean Indiako Kongresu Nazionalak hindustani hizkuntza Indiako independenteko lingua franca izango zela erabaki zuen, hindi eta urdu hizkuntzen artean aukeratu beharrik gabe. Gero, Kongresua zatitu zen erlijio-lerroen arabera, eta azkenean Independentziarekin, baita lurraldea ere Pakistan eta Indiaren artean. Bi estatuetan hindustanera hizkuntza mintzatuena dela esan daiteke 21. mendean, baina urduera da ofiziala Pakistanen, eta Indian hindiera administrazioaren hizkuntza ofiziala, ezen ez nazionala[2].