Hiperboloide

Orri bakarreko hiperboloidea.
Bi orriko hiperboloidea.

Hiperboloidea koordenatu-ardatzekiko paraleloak diren sekzio lauak elipseak, zirkuluak edo hiperboleak dituen gainazal koadratikoa da, amaigaberantz bi aurkako noranzkoetan hedatzen dena. Bi eratakoa da: bi orrikoa eta orri bakarrekoa. Lehenengoak bi orriak bereiziak eta lerro ganbilak elkarren aurkako noranzkoetan kokatuak izaten ditu; bestea, berriz, erdigunetik elkarren aurkako bi noranzkoetan hedatzen da.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in