Hipolita

Hipolita
Greziar mitologia
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
BaliokideakAntiope (en) Itzuli
Familia
AitaAres
AmaOtrera
Ezkontidea(k)Teseo
Seme-alabakHipolito
Anai-arrebakMelanippe (en) Itzuli, Antiope (en) Itzuli, Pentesilea eta Orithyia (en) Itzuli

Greziar mitologian Hipolita (antzinako grezieraz: Ιππολύτης) amazonen erregina da, bere aita zen Ares gerraren jainkoak oparitu zion gerriko baten jabea zena.

Heraklesen bederatzigarren lana, hain zuzen, gerriko hori lortzea izan zen, Admete Euristeoren alabak eskaturik. Istorioaren bertsio batean, Hipolita Heraklesez maitemindu zen, eta gerrikoa bere gogoz ematen zion. Beste bertsio baten arabera, Heraklesek gerrikoa Hipolitaren ahizpa zen Melanipa bahituz eta erreskate gisa gerrikoa bera eskatuz lortu zuen.

Heraklesek gerrikoa lortu ondoren, Teseok, Heraklesen lagunetako batek, Hipolitaren beste ahizpa bat, Antiope bahitu zuen. Amazonek orduan erasotzen dute (Hera jainkosak, Heraklesen etsaia zenak, Herakles amazonak eraso edo Hipolita bahitzeko zegoelako asmo txarreko zurrumurrua zabaldu baitzuen), baina Teseok eta Heraklesek gerrikoarekin eta Antioperekin ihes egiten dute. Beste bertsio baten arabera, Heraklesek Hipolita hil zuen ihesaldian. Antiope salbatzeko, amazonek Atenas erasotzen dute, baina kale, bertsio batzuetan, eraso horretan Antiope hiltzen delarik.

Bertsio askotan, Teseo Hipolita edo Antioperekin ezkontzen da, eta Hipolito izeneko seme bat dute. Teseo, azkenik, Fedrarekin ezkontzen da, bere aurreko emaztea utzi edo hau erditzean hil ondoren. Teseo Hipolitarekin ezkonduta egon eta uzten duen bertsioan, amazona mendeku hartzen saiatzen da, gainontzeko amazonak Teseo eta Fedraren ezkontzara eraman eta guztiak akabatzeko asmoz, baina porrot egiten du, bertsioen arabera Teseoren gizonek edo Pentesilea amazonak hila baita.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy