Hiru Erresumak 三國 | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
220 – 280 | |||||||
Monarkia | |||||||
Erresumen bilakaera kronologikoa | |||||||
Geografia | |||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Antzinako txinera | ||||||
Erlijioa | Taoismo, Konfuzianismo, Txinatar erlijioa | ||||||
Historia | |||||||
|
Txinako historiografian, Hiru Erresumak (txinera tradizionalez: 三國; txinera sinplifikatuz: 三国; pinyinez: Sānguó; Wade–Giles: San1-kuo2) Han dinastiaren ondorengoa izan zen eta Jin dinastiaren aurrekaria. Orduko Txina hiru erresumetan banandu zen: Wei, Shu eta Wu. Berez ez ziren "Hiru Erresumak", izan ere, ez zuten errege bat agintean baizik eta Txina osoan bere subiranotasuna aldarrikatzen zuen enperadore bat.[1]
Hiru Erresumen garaia 220. urtean hasi zen Wei estatua sortu zenean. 184 eta 220 artean, hasiera "ofizioso" bat izan zuen: leinuen arteko gerra herrialdean zehar. 220 eta 263 artean, Wei, Shu eta Wu estatuen arteko status quo militarra mantendu zen. 263an Weik Shu konkistatu zuen. Hiru urte geroago, Jin dinastiak Wei Erresuma usurpatu zuen eta, 280an, Jin dinastiak Wu Erresuma bereganatu zuen. Hiru Erresumen garaia Txinako historiako arorik odoltsuena izan zen: Han garaian 56.486.856 txinatar ziren eta 280ko erroldan 16.163.863 besterik ez.[2]