Hizkuntza bakartu

Hizkuntza bakartua (hizkuntza isolatua ere deitua) bertze ezein hizkuntzarekiko ahaidetasun genetiko ezagunik ez duen hizkuntza naturala da. Adibidez, hizkuntza bakartuak dira euskara, ainuera, buruxaskia eta japoniera, beste hainbat eta hainbat hizkuntzaren artean.

Gaur egun bakartuak diren hizkuntzetatik, guztiak ez dira beti bakartuak izan: denboraren iragaitearekin bakartu dira batzuk, haien ahaide guztiak iraungita, hala nola Brasilgo pirahã hizkuntza, mura hizkuntza-familiako azken umea baita; dokumentaturik daudenez geroztik hona, beti bakarturik izan dira, aldiz, bertze batzuk.

Hizkuntza bakartuak ez dira hizkuntza eraikiak nahastu behar, nahiz eta hizkuntza-familia batekoak ere ez izan, artifizialki sortu dira eta ez dute hizkuntza natural gisa eboluzionatu.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy