Hizkuntza erraztasunak dituzten udalerriak (nederlanderaz Faciliteitengemeente, frantsesez Communes à facilités linguistiques, alemanez Fazilitäten-Gemeinde) Belgikan zenbait udalerriren estatus linguistiko ofiziala izendatzeko erabiltzen den esapidea da.
Legez ez da izen hori erabiltzen[2] baina 1962ko azaroaren 8ko eta 1963ko abuztuaren 2ko legeen arabera udalerri hauek estatu honetako gainontzekoetan dauden hizkuntza ofizialtasunean (Brusela-Hiriburua eskualdean elebitasuna eta beste hiru eskualde linguistikoetan -frantses, nederlandera eta aleman hiztunak- oro har elebakartasuna) aldaketa eta salbuespen batzuk jasotzen dira.