Hizkuntza goidelikoak

Hizkuntza goidelikoak
Britainiar uharteak K. o. 400. urtean.
Gorriz: Britoiar hizkuntzen eremua.
Berdez: Gaelera hizkuntzen eremua.
Urdinez: Piktoen eremua.
Datu orokorrak
Lurralde eremuaIrlanda, Eskozia eta Manx Uhartea
HiztunakIrlanderak 380.000
Eskoziako gaelerak 58.652
Manxerak 1.689 (hila, gaur egun berpizteko saiakera dago)
RankingaEz 100 mintzatuenen artean
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
hizkuntza zeltak
Uhartetar hizkuntza zeltak
Hizkuntza kodeak
Glottologgoid1240
Linguist Listgoid

Hizkuntza goidelikoak,[1] hizkuntza gaelikoak edo gaelera hizkuntzak (irlanderaz: teangacha Gaelacha; Eskoziako gaeleraz: cànanan Goidhealach; manxeraz: çhengaghyn Gaelgagh) uharteetako hizkuntza zelten bi multzoetako bat da; britoi hizkuntzena da bestea. Irlanderak, Eskoziako gaelerak eta manxerak osatzen dute gaelikoen azpitaldea (zelta Q taldea); galesak, kornubierak eta bretainierak, berriz, britoiena (zelta P taldea).

Hizkuntza gaelikoak deritze maiz hizkuntza zelta guztiei; bereziki, egoera informaletan edota testunguru teknikoak ez direnetan. Hala ere, erabilera hori okerra da, izendapen horrek irlandera, Eskoziako gaelera eta manxera hartzen baititu barne, baina ez beste hizkuntza zeltak.

Hizkuntza gaelikoak Irlandako hegoaldetik hasi, Manx uhartean jarraitu eta Eskoziako iparralderaino mintzatu izan diren hizkuntzen multzoa da. Shelta hizkuntza ere gehitu izan zaio, Irlandako Pavee edo Travellers deritzen herrialdeak hitz egin ohi izan duen hizkuntza; irlandera eta ingelesaren arteko nahasketa da, sintaxi edo joskera oinarrizkoa ingelesa delarik.

Hiru hizkuntza hauek Irlandera zaharraren (VI. eta X. mendeen artean) ondorengo izan zen Erdialdeko Irlanderatik (Erdi Aroan hitz egina) sortutako aldakiak dira. Hizkuntza goidelikoen formarik zaharrena Aitzinirlandera da (IV. mendetik VII. edo VIII. mendeetara bitartean) baina idatzizko lehen lekukotasunak aipatu Irlandera zaharrean daude idatzirik.

Hizkuntza talde honen mota garaikide bat "gaelera klasikoa" da, honek Irlandan XII. menderarte eta Eskozian XVIII. menderarte literaturan erabilpena izan zuen. Bi aldaera hauen arteko ortografia ezberdintasunak orain dela gutxi burututako berrikuntzetan oinarritzen dira, ondorio gisa kokapen anitzetako estandarizazio edo batasun konplexuak sortu direlarik.

Manxeran erabilitako ortografia ingelesa eta galesean oinarritua dago, eta 1610 John Phillips gotzain galestarrak sarrarazi zuen.

Hizkuntza goideliko hauetako hiztunei gael edo gaeliko deitzen zaie (Gaeil Irlanderaz, Gàidheil Eskoziako gaeleraz eta Ny Gaeil manxeraz. Ingelesez eta Frantsesez berriz Gaels edo Goidels).

  1. Amarauna - Unesco Etxea. (Noiz kontsultatua: 2010-03-10).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy