Ho Chi Minh —vietnameraz: Hồ Chí Minh, txinera tradizionalaz 胡志明, ⓘ; jaiotzako izen-deiturez (vietnameraz, deitura aurrena ematen da) Nguyễn Sinh Cung—, Bác Hồ («Osaba Ho») izenaz ere ezaguna (Nghe An, Vietnam, 1890eko maiatzaren 19a - Hanoi, Vietnam, 1969ko irailaren 2a), poeta, politikaria eta iraultzailea izan zen, eta Ipar Vietnamgo lehendakaria 1954 eta 1969 artean.
Viet Minh mugimendu independentista zuzendu zuen 1941etik aurrera; 1945ean, komunistek gobernatutako Vietnamgo Errepublika Demokratikoa ezarri zuen eta, 1954an, Frantses Batasuna Dien Bien Phu-n garaitu. 1950 hamarkadako azken urteetan, indar politikoa galtzen joan bazen ere, hil arte Ipar Vietnamgo presidente izan zen. Hego Vietnamgo hiriburu ohi Saigonek Hồ Chí Minh Hiria izena hartu zuen haren ohorez.