Hodgkinen linfoma | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | linfoma |
Espezialitatea | hematologia |
Arrazoia(k) | Epstein–Barr virus infection (en) |
Asoziazio genetikoa | |
Honen izena darama | Thomas Hodgkin (mul) |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | doxorubicin (en) , bleomycin (en) , binblastina eta dacarbazine (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | C81.9 eta C81 |
GNS-9-MK | 201.0, 201.2, 201.1, 201 eta 201.9 |
O-GNS: | 9650/3, 9667/3 eta 965-966 |
OMIM | 236000, 300221 eta 400021 |
DiseasesDB | 5973 |
MedlinePlus | 000580 |
eMedicine | 000580 |
MeSH | D006689 |
Disease Ontology ID | DOID:8567 |
Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Hodgkinen linfoma[1] linfoma txar mota bat da, 1832an Thomas Hodgkin mediku britainiarrak lehen aldiz ikusia.
Linfoma mota hau ehun linfatikoen minbizia da. Ehun hau gongoil linfatikoak, immunitate-sistemaren organoak eta sistema odol sortzailea hartzen ditu. Gongoil linfatikoak babarrun forma duten organo txikiak dira azalpean aurkitzen direnak, adibidez lepoan galtzarbe eta iztartean. Gorputzaren beste toki batzuetan ere badaude, adibidez toraxaren barruan abdomen eta pelbisean.
Gongoil linfatikoak linfozito izeneko globulu zuriak gordetzen dituzte, infekzioak galarazteko eta baso linfatikoen bitartez gorputz osotik joaten dira, baso hauek linfozitoak dituen likido bat eramaten dute. Azkenik linfozitoak toraxaren goialdeko zainetara joaten dira.
Ehun linfatiko gorputzaren toki askotan daude eta Hodgkinen gaixotasuna toki askotan gerta daiteke baina gehienetan gorputzaren goialdeko gongoil linfatikoetan gertatzen da, adibidez toraxean, lepoan eta axiletan gehienbat. Minbizi mota hau ehun linfatikoaren hantura sortzen du, leku garrantzitsu batzuetan presioa sortuz. Hodgkinen gaixotasunaren banatzeko forma orokorrena da baso linfatikoen bitartez beste gongoil linfatikoetara, gehienetan barruko eta ez kanpoko gongoil linfatikoetara, batzuetan odol basoetara joaten dira eta gorputzeko ia toki guztetara joan daiteke urdailera eta biriketara ere.
Arrazoi asko daude gongoil linfatikoak handitzeko. Batzuetan Hodgkinen gaixotasunari dagokio baina gehienetan gorputzak infekzio bati aurre egiten diolako handitzen dira.