Holding

Holding beste enpresen akzio sailen jabe den elkartea da. XIX. mendearen amaieran bigarren industri iraultzarekin sortu zen enpresa modu berria. Kontua sozietate anonimoa sortzea da eta, bere finantza partaidetzari esker, sortutako sozietateak, izaera bereko enpresa taldea kontrolatzen du eta, modu honetan, enpresok interes batzuen arabera loturik gelditzen dira.

Beste enpresa edo enpresen jarduerak ekonomikoki kontrolatzeko, enpresaren akzio guztiak edo gehienak erosi behar ditu. Partaidetzak lortzen diren enpresak sektore berekoak edo askotakoak izan daitezke; holding-ek enpresetako partaideen bitartez lortzen duten kontrolari esker, inbertsio kopuru txikienaren bidez, zenbait konpainiaren kontrol bateratua lor dezakete.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in