Hordago (argitaletxea)

Hordago Donostiako Gipuzkoa plazan egoitza izan zuen argitaletxe bat izan zen, 1978an sortua eta euskarazko nahiz gaztelaniazko liburuak plazaratu zituena. Politikoki EIA alderdiarekin lotura zuzena zuen.[1] Aurkeztu zituen gaiak oso zabalak izan ziren: literatura klasikoa, poesia, eleberria, liburu politikoa, liburu historikoa... Zuzendaria Iñaki Mujika Arregi izan zen.[2]

Haren liburuek eragin handia izan zuten: adibidez, Euskal Klasikoak bildumak, hogeita hamar liburu klasikotik gorako edizio faksimileak. Haien artean, Joanes Etxeberriren Manual Devotionezkoa (bildumako lehena), Manuel Larramendiren El imposible vencido (23.a), Agustin Kardaberazen Liburu ederra (12.a), Jean Pierre Duvoisinen Laborantzako liburua (13.a), eta abar.

Argitaletxea 1988an itxi zen.[3]

  1. http://www.euskomedia.org/aunamendi/43107
  2. .
  3. http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=Lur1

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in