Hortense de Beauharnais | |||
---|---|---|---|
1806 - 1810 - Friederike Luise Wihelmine → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Paris, 1783ko apirilaren 10a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Heriotza | Arenenberg (en) , 1837ko urriaren 5a (54 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Alexandre de Beauharnais | ||
Ama | Josefina de Beauharnais | ||
Ezkontidea(k) | Luis Bonaparte (1802ko urtarrilaren 4a - ezezaguna) | ||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | House of Beauharnais (en) House of Bonaparte (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Irakaslea(k) | Auguste-Siméon Garneray (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | musikagilea | ||
Lantokia(k) | Herbehereak Paris Alemania Italia Suitza eta Turgovia | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Hortense Eugénie Cécile Bonaparte, de Beauharnais jaioa (Paris, 1783ko apirilaren 10a - Arenenberg, Thurgau, 1837ko urriaren 5a) Holandako Erresumako erregina ezkontidea izan zen.
Josefina de Beauharnaisen alaba eta Napoleonen alabaordea izan zen. 1802an Luis Bonaparterekin (Napoleonen anaia) ezkondu zen eta Napoleon III.aren ama izan zen. Holandako erregina ezkontidea izan zen 1806tik 1810era.
Napoleonen porrotaren ondoren, Alexandro I.a Errusiakoaren babesa jaso zuen eta Luis XVIII.a Frantziakoak Ssint-Leuko Dukesa titulua eman zion. Ehun Egunetan anaiari lagundu ondoren, Frantziatik alde egin behar izan zuen.
Banandu egin zen senarra eta Charles-Joseph de Flahaut kondearen maitalea izan zen. Suitzako Arenenberg gaztelua erosi eta han hil zen.
Hainbat musika-konposizio egin zituen.