Hortzeri-formula ugaztun heterodontotan (monetrema, pangolin, zetazeo eta edentatuak ezik beste guztiak) dituzten hortz mota ezberdinak idazteko modua da. Animalia hauek ebakortz, letagin, aurreko hagin eta haginak dituzte. Hortzeri-formula idazteko eran bi koadro egiten dira, goiko eta beheko aldean. Barail-erdi bakoitzean dauden ebakortz, letagin, aurreko hagin eta haginak jartzen dira.
Adibidez, barail-erdi bakoitzean 2 ebakortz, letagin 1, 2 aurreko hagin eta 3 hagin dituen animaliak (adibidez, gizakiak), honako formula dentarioa luke:
Hortzeri-formula |
2.1.2.3 |
2.1.2.3 |
Hemen ikusten denez goiko eta beheko barailean hortz kopuru bera dituzte.