Muhammad Hosni Sayyid Mubarak (arabieraz: محمد حسنى سيد مبارك; Muḥammad Ḥusnī Sayyid Mubārak; Kafr-El Meselha, 1928ko maiatzaren 4a - Kairo, 2020ko otsailaren 25a) egiptoar politikari eta militarra izan zen, Egiptoko Arabiar Errepublikako presidentea 1981eko urriaren 14tik 2011ko otsailaren 11 arte. Egiptoko agintaldirik luzeeneko estatuburua izan zen, Mehmet Ali XIX. mendeko otomandar agintariaren ondotik.[1]