Hotzeri Mota goiko arnasbideetako infekzioa , nasofaringitisa , Picornaviridae infectious disease (en) , acute viral respiratory tract infection (en) , upper respiratory tract disease (en) , viral rhinitis (en) eritasuna Espezialitatea familia-medikuntza , infektologia Otorrinolaringologia Arrazoia(k) Errinobirus , Coronaviridae , Adenobirus , arnas birus sintzitial , Human metapneumovirus , human parainfluenza (en) human bocavirus (en) Sintoma(k) eztula, eztarriko mina, errinorrea, sukarra, tinnitusa, Zurrunga, buruko mina, Doministikua Muki-pilaketa Patogenoaren transmisioa aire bidezko kutsadura , ttantta bidezko kutsadura , ukitzeen bidezko kutsapen , kutsapen zuzen fomite transmission (en) Erabil daitezkeen botikak zinc chloride (en) , zinc gluconate (en) , sodium ascorbate (en) , (+)-norephedrin (en) , guaifenesina , parazetamol eta Vicks VapoRub (en) GNS -10-MK J00 GNS -9-MK 460 GNS -10 J00 DiseasesDB 31088 MedlinePlus 000678 eMedicine 000678 MeSH D003139 Disease Ontology ID DOID:10459
Ohar medikoa Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen . Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Hotzeria arnasbidearen infekzio eritasun biral bat da, sudurreko , eztarriko , sinu paranasaletako eta laringeko arnas mukosari eragiten diona batez ere.[ 1] [ 2] Eritasunaren aztarnak eta sintomak birusaren eraginpean egon eta bi egun igaro baino lehen ager daitezke. Horien artean, eztula , eztarriko mina, sudurreko muki jarioa , doministikuak , buruko mina eta sukarra egon daitezke.[ 3] Gehienetan, zazpi-hamar bat egunetan sendatzen da, baina sintoma batzuek hiru aste ere iraun dezakete.[ 4] Noizbehinka, bestelako osasun arazoak dituztenek pneumonia gara dezakete.[ 5]
Badira 200 birus andui baino gehiago hotzeria arrunta eragiten dutenak, guztien artean errinobirusak , koronabirusak , adenobirusak eta enterobirusak dira ohikoenak.[ 6] Airearen bidez hedatzen dira, edo zeharka, inguruko objektuak ukituta, ahora edo sudurrera transferituz.[ 7] Hotzeriaren arrisku faktoreen artean daude haurtzaindegi batera joatea, ondo lo ez egitea eta estres psikologikoa pairatzea.[ 1] Sintomak sortzen dira batez ere gorputzak infekzioari ematen dion erantzun immunitarioagatik , ez horrenbeste birusek suntsitutako ehunengatik . Gripearen sintomak hotzeriaren antzekoak dira, baina, oro har, gogorragoak eta sudur jarioa izateko joera txikiagoa dute.[ 9]
Ez dago txertorik hotzeria arruntaren aurka.[ 10] Prebentzio metodo nagusiak dira eskuak garbitzea ; begiak, sudurra edo ahoa garbitu gabeko eskuekin ez ukitzea; eta gaixoengandik urrun egotea .[ 11] Ebidentzia batzuen arabera, eragingarria da aurpegiko maskarak erabiltzea. Hotzeriaren sendabiderik ere ez dago, baina sintomak arindu daitezke, zenbait tratamenduren bidez.[ 11] Zinkak sintomen iraupena eta larritasuna murriztu ditzake, sintomak agertu eta berehala hartzen hasiz gero.[ 13] Antiinflamatorio ez-esteroideoek , hala nola ibuprofenoak , mina arintzen lagundu dezakete.[ 14] Antibiotikoak , aldiz, ez dira erabili behar, hotzeria guztiak birusek eragindakoak baitira, eta ez dago ebidentzia sendorik eztulerako botikak eraginkorrak direla esateko.[ 15] [ 16]
Hotzeria arrunta gizakietan sarrien gertatzen den gaixotasun infekziosoa da.(Eccles 1) Egoera normaletan, helduek urtean batez beste bizpahiru aldiz pairatzen du hotzeria; haurrek, berriz, batez beste sei-zortzi bat aldiz.[ 17] [ 18] Infekzioak maizago gertatzen dira neguan .[ 19] Infekzio horiek gizakiaren historian zehar existitu dira.
↑ a b (Ingelesez) Allan, G. Michael; Arroll, Bruce. (2014-02-18). «Prevention and treatment of the common cold: making sense of the evidence» Canadian Medical Association Journal 186 (3): 190–199. doi :10.1503/cmaj.121442 . ISSN 0820-3946 . PMID 24468694 . PMC PMC3928210 . (Noiz kontsultatua: 2024-10-26) .
↑ (Portugesez) «Resfriado comum - Sintomas, diagnóstico e tratamento» BMJ Best Practice (web.archive.org) 2023-02-23 (Noiz kontsultatua: 2024-10-26) .
↑ (Ingelesez) Eccles, Ron. (2005-11). «Understanding the symptoms of the common cold and influenza» The Lancet Infectious Diseases 5 (11): 718–725. doi :10.1016/s1473-3099(05)70270-x . ISSN 1473-3099 . PMID 16253889 . PMC PMC7185637 . (Noiz kontsultatua: 2024-10-26) .
↑ (Ingelesez) Heikkinen, Terho; Järvinen, Asko. (2003-01). «The common cold» The Lancet 361 (9351): 51–59. doi :10.1016/s0140-6736(03)12162-9 . ISSN 0140-6736 . PMID 12517470 . PMC PMC7112468 . (Noiz kontsultatua: 2024-10-26) .
↑ (Ingelesez) «When can a cold become something more serious?» Health Fairview (web.archive.org) 2022-12-01 (Noiz kontsultatua: 2024-10-26) .
↑ (Ingelesez) «About Common Cold» Center for Disease Control and Prevention (web.archive.org) 2024-08-08 (Noiz kontsultatua: 2024-10-26) .
↑ (Ingelesez) Robinson, Jennifer. (2024-02-23). «Colds and Flu: How to Protect Yourself» WebMD (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2024-10-26) .
↑ (Ingelesez) «Cold Versus Flu | Influenza (Flu)» CDC (web.archive.org) 2024-10-02 (Noiz kontsultatua: 2024-10-26) .
↑ «Common Colds: Protect Yourself and Others» CDC 6 October 2015 .
↑ a b (Ingelesez) Allan, G. Michael; Arroll, Bruce. (2014-02-18). «Prevention and treatment of the common cold: making sense of the evidence» Canadian Medical Association Journal 186 (3): 190–199. doi :10.1503/cmaj.121442 . ISSN 0820-3946 . PMID 24468694 . PMC PMC3928210 . (Noiz kontsultatua: 2024-10-26) .
↑ (Ingelesez) «Zinc - Health Professional Fact Sheet» National Institutes of Health (web.archive.org) 2024-10-04 (Noiz kontsultatua: 2024-10-26) .
↑ (Ingelesez) Kim, Soo Young; Chang, Yoon-Jung; Cho, Hye Min; Hwang, Ye-Won; Moon, Yoo Sun. (2015-09-21). Cochrane Acute Respiratory Infections Group ed. «Non-steroidal anti-inflammatory drugs for the common cold» Cochrane Database of Systematic Reviews 2015 (9) doi :10.1002/14651858.CD006362.pub4 . PMID 26387658 . PMC PMC10040208 . (Noiz kontsultatua: 2024-10-26) .
↑ (Ingelesez) Harris, Aaron M.; Hicks, Lauri A.; Qaseem, Amir; for the High Value Care Task Force of the American College of Physicians and for the Centers for Disease Control and Prevention. (2016-03-15). «Appropriate Antibiotic Use for Acute Respiratory Tract Infection in Adults: Advice for High-Value Care From the American College of Physicians and the Centers for Disease Control and Prevention» Annals of Internal Medicine 164 (6): 425. doi :10.7326/M15-1840 . ISSN 0003-4819 . (Noiz kontsultatua: 2024-10-26) .
↑ (Ingelesez) Malesker, Mark A.; Callahan-Lyon, Priscilla; Ireland, Belinda; Irwin, Richard S.; Adams, Todd M.; Altman, Kenneth W.; Azoulay, Elie; Barker, Alan F. et al .. (2017-11). «Pharmacologic and Nonpharmacologic Treatment for Acute Cough Associated With the Common Cold» Chest 152 (5): 1021–1037. doi :10.1016/j.chest.2017.08.009 . ISSN 0012-3692 . PMID 28837801 . PMC PMC6026258 . (Noiz kontsultatua: 2024-10-26) .
↑ Arroll, Bruce. (2011-03-16). «Common cold» National Library of Medicine (web.archive.org) PMID 21406124 . (Noiz kontsultatua: 2024-10-26) .
↑ (Ingelesez) Simasek, Madeline; Blandino, David A.. (2007-02-15). «Treatment of the common cold» American Family Physician 75 (4): 515–520. ISSN 0002-838X . PMID 17323712 . (Noiz kontsultatua: 2024-10-26) .
↑ (Ingelesez) «About Common Cold» Center for Disease Control and Prevention (web.archive.org) 2024-08-08 (Noiz kontsultatua: 2024-10-26) .