How to Get Away with Murder estatubatuar dramazko telesaila da, Pete Nowalkek sortutakoa eta Shonda Rhimesek ekoiztua, ABC telebista katean ezagutzera eman zena. Telesaileko pertsonai nagusia Viola Davis da, Filadelfiako unibertsitate arrakastatsu batean Zuzenbidea irakasten duen irakaslea antzezten duelarik. Honek bere burua erailketa konplot batean parte hartzen ikusten du bere ikasleekin batera.
Telesaila 2014ko irailaren 25ean estreinatu zen, eta 2014ko urriaren 9an hamabost kapituluko denboraldia izango zela jakinarazi zen. 2015eko otsailaren 26an telesailak bigarren denboraldi bat izango zuela jakinarazi eta urte hartako irailaren 24an estreinatu zen. 2016ko martxoaren 3an hirugarren denboraldia egongo zela baieztatu, eta hau irailaren 22an estreinatuko da.