Informazio orokorra | |
---|---|
Kontratista nagusiak | Lockheed (espazio-ontzia) Perkin-Elmer (jaurtigailua) |
SATCAT zenb. | 20580 |
COSPAR ID. | 1990-037B |
Webgunea | www.nasa.gov/hubble hubblesite.org/ spacetelescope.org/ |
Misioaren hasiera eta amaiera | |
Jaurtiketa data | 1990eko apirilaren 24 12:33:51 UTC |
Jaurtiketa lekua | Kennedy LC-39B |
Jaurtigailua | Discovery espazio anezka |
Martxan jartzea | 1990eko maiatzaren 20 |
Misioaren iraupena | 29 urte, 3 hilabete eta 18 egun (zabalduta) |
Birsartzea | 2030-2040 inguruan |
Ezaugarri teknikoak | |
Masa | 11.110 kg |
Luzera | 13.2 m × 4.2 m |
Potentzia | 2.800 watt |
Orbita-ezaugarriak | |
Orbita-mota | Geozentrikoa |
Orbita-altuera | Perigeoan: 537.0 km Apogeoan: 540.9 km |
Orbita-periodoa | 95.42 minutu |
Orbita-abiadura | 15.09 reb/egun |
Ardatzerdi handia | 6.917,1 km |
Eszentrikotasuna | 0.000283 |
Makurdura | 28.47° |
Perigeoaren argumentua | 64.90° |
Batezbesteko anomalia | 23.78° |
Garaia | 2018ko abuztuaren 15 21:40:27 UTC |
Hubble espazio teleskopioa (HST, ingelesezko siglengatik) 96 eta 97 minutu arteko aro orbitala duen teleskopio errobotiko bat da, Lurraren inguruan 593 kilometroko orbita zirkularrean biraka ari dena. Hubble izena, Edwin Hubble astronomo estatubatuarraren omenez ipini zioten. 1990ean jarri zen orbitan, NASA eta ESAren arteko egitasmo bezala, Behatoki Handiak izeneko programa abiaraziz.
Teleskopioak, 0,1 segundo sexagesimal baino gehiagoko bereizmenarekin irudiak har ditzake. Atmosferatik haratago teleskopio bat izatearen abantaila, atmosferak oztoporik ez duela jartzen da, lurrean aurkitzen diren teleskopioek hodeien eta atmosferaren erradiazio infragorriaren xurgatzearen oztopoak jasaten baitituzte, eta, beraz, horrek asko mugatzen du lurrean teleskopioak jartzea, irudien kalitatea ere okerragoa delarik. Gainera, Hubble teleskopioak, atmosferaren oztoporik gabe difrakzio muga lor dezake tresnaren bereizmen optiko bezala.
Hubble Teleskopio espaziala, zalantzarik gabe, Gizateriaren historia osoko garapen teknologiko eta aurkikuntza espazialari dagokionez ekarpen gehien izan dituen egitasmoetako bat izan da. Adituek, izarrarteko espazioari buruz duten ezagutza zientifikoaren zati handi bat, Hubble teleskopioari zor diote.