Ibai delta

Niloren delta satelite irudian (NASA).

Delta hiruki formako lurraldea da, ibai batek bere ahoan —ibaiak bere urak itsaso, estuario, aintzira edo urtegi batera isurtzen dituen tokian— sortutakoa. Lurralde hori, metatzen diren sedimentuek eratzen dute, ibaiaren isuria desagertzen doan heinean. Ibai besoez osatuta dago, ibaiak eramandako sedimentuak metatu diren uharteak banatzen dituztenak, itsasora, ozeanora edo aintzirara iritsi ondoren. Ibai handienen delten metaketek, honako ezaugarri hau dute: ibaia, kanal aktibo eta ez aktibo multzo bat eratzeko, banatzen eta berriz batzen diren hainbat besotan banatzen da.

Deltarik ospetsuena Nilo ibaiarena da, eta handik dator bokale forma horri ematen zaion izena. Nilo ibaiaren bokaleak hiruki forma nabarmena du, delta (Δ) greziar hizkiaren oso antzekoa. Horregatik, Herodoto historialariak izen hori eman zion.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in