Idealismo

Artikulu hau joera filosofikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Idealismo (argipena)».
Immanuel Kanten pintura, idealismo alemanaren aitzindaria.

Filosofian, idealismoa errealitatea subjektuak eratzen duela eta ezagutza oro subjektuak jatorri izan behar duela baieztatzen duten teoria eta joeren multzoa da. Teoria hauen arabera, errealitatea edo ezagutu dezakegun errealitatea adimenaren eraikuntza da gehienbat. Idealismoak suposatzen du objektuek ezin dutela existentzia izan euren kontzientzia duen garun bat ez badago. Gauzak ezagutu ahal izateko, kontzientzia, ideiak, subjektua eta pentsamendua kontuan hartu behar dira.

Materialismoak idealismoa baztertzen du. Idealismoa ez da justu bere antagonismoa, objektu abstraktuen existentzia onartzen duten filosofia idealistak ere badaudelako.

Epistemologikoki, idealismoa gure garunetik independenteki edozein gauza jakiteko aukeraren gaineko eszeptizismo gisa manifestatzen da. Zentzu soziologikoan, idealismoak giza ideiek, bereziki sineskera eta balioek, gizarteari nola forma ematen dioten enfatizatzen du[1]. Dotrina ontologiko moduan, idealismoa haratago doa, entitate guztiak adimen edo espirituz osatuta daudela baieztatuz[2]. Idealismoak alde batera uzten ditu teoria fiskalista eta dualistak, adimenari lehentasuna ematen ez diotenak. Idealismoaren muturreko bertsioa solipsismoaren korrontean aurki daiteke.

1781ean, Immanuel Kantek Arrazoimen puruaren kritika (Kritik der reinen Vernunft) argitaratu zuen, bi ikuspegiak errefusatuz eta alternatiba bat proposatuz. Kanten arabera, gure ezagutza esperientziarekin hasten bada ere, guztia ez da hortik abiatzen; izan ere, subjektuak baditu zenbait egitura esperientziaren aurretik dituenak. XIX. mendeko filosofia bere ideia filosofikoenganako erreakzioa da gehienbat, idealismo alemanaren garapena abiarazi zuelarik.

Idealista ospetsu batzuk Immanuel Kant, Johann Gottlieb Fichte, Friedrich Wilhelm Joseph Schelling, Georg Wilhelm Friedrich Hegel, Arthur Schopenhauer eta Francis Herbert Bradley izan ziren.

  1. Macionis, John J.. (2012). Sociology. (14th ed. argitaraldia) Pearson ISBN 978-0-205-11671-3. PMC 727658545. (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).
  2. (Ingelesez) «idealism | Doctrines, Arguments, Types, & Criticism | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-24).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy