Ig Nobel sariak

Lebitazio magnetikoan dagoen igel bat, Andréy Gueimen (Nimegako Unibertsitatea), eta Michael Berry (Bristolgo Unibertsitatea). 2000. urtean Fisikako Ig Nobel Saria jaso zuen, eta 2010ean adar bereko Nobel Saria irabazi zuen.

Ig Nobel sariak Nobel Sariaren parodia estatubatuarra dira. Urtero, urriaren hasieran banatzen dira, hamar zientzialari-talderen lorpenak aitortzeko: «Lehenik jendeari barre eragiten diote, eta gero pentsarazi». Annals of Improbable Research (AIR) umore zientifikoko aldizkariak antolatuta, benetako Nobel saridunak biltzen dituen kolaboratzaile sorta batek aurkezten ditu sariak, Harvard Unibertsitateko Sanders Theatre antzokian antolatutako zeremonia batean.[1] «Sariek ezohikoa dena ospatu nahi dute, irudimenezkoa dena ohoratu eta denek zientziarekiko, medikuntzarekiko eta teknologiarekiko duten interesa suspertu». Beraz, nahiz eta umorea adierazi, sari hauek benetako ikerketak saritzen dituzte.[2] Ig Nobel bat jasotzeak ez du zerikusirik ikertzeko gaitasunarekin edo bikaintasun zientifikoarekin; izan ere, Andrey Gueimek, 2000. urtean Fisikako Nobel saria (Of Flying Frogs and Levitrons) irabazi zuenak, fisikako Nobel saria jaso zuen 2010ean, grafenoari buruz egindako lanengatik.

  1. https://www.argia.eus/argia-astekaria/2202/ig-nobel-sariak
  2. https://elpais.com/noticias/premios-ig-nobel/

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in