Igeltsu

Artikulu hau eraikuntza material bati buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Igeltsu (argipena)».
Igeltsu birrindu eta erdi hidratatua

Igeltsua batez ere eraikuntza eta eskulturagintzan erabiltzen den material zuriari deitzen zaio, urarekin nahasten denean azkar gogortzen dena. Lehortu ondoren mortairu eta zementua bezain gogorra geratzen ez denez, konglomeratzaile baino gehiago akabera moduan erabiltzen da.

Igeltsu naturalak (ezpurutasunik gabea), CaSO4 2·H2O, ez du eraikuntzan erabilpenik, baina labean egosiz gero igeltsu erdi hidratatua lortzen da, CaSO4 ½·H2O, eta hau da eraikuntzan erabiltzen den materiala, urarekin nahastuz gogortu egiten baita; birrindua saltzen da azken hau.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy