Igeri-maskuri

Eskardinio baten igeri-maskuria

Igeri-maskuria arrain teleostomo gehienek duten puxika itxurako organoa da; haizez betea dago igeri puxika, eta hesteen hasierako partean dago itsatsia. Animalia ornodunen pisu espezifikoa urarena baino handiagoa denez gero, igeri puxika pisua jaitsarazteko eta presioa ingurunekoaren pareko bilakarazteko erabiltzen dute arrainek.[1]

Eboluzioaren ikuspegitik, biriken homologoa da.[2] Charles Darwinek Espezieen jatorriaz bere liburuan jada aipatu zuen homologia.

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Kardong, KV. (1998). Vertebrates: Comparative Anatomy, Function, Evolution. (2. argitaraldia) WCB/McGraw-Hill, 12 or. ISBN 0-697-28654-1..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy