Igurzkari hobiosteko ahostun

Igurzkari hobiosteko ahostun
ʒ
Kodetzea
X-SAMPAZ
KirshenbaumZ
Braille

Igurzkari hobiosteko ahostuna kontsonante mota bat da, hizkuntza zenbaitetan erabilia dena. Hots klase bati erreferentzia egiten dio, eta ez soinu bakar bati. Mota zenbait ager daitezke, pertzeptualki nabarmen ezberdinak direnak:

  • Igurzkari txistukari sabai-hobikari ahostun [ʒ]
  • Igurzkari ez-txistukari hobiosteko ahostun [ɹ̠˔]
  • Igurzkari txistukari irauli ahostun [ʐ]
  • Igurzkari txistukari hobi-sabaikari ahostun [ʑ]


Nazioarteko Fonetika Elkarteak igurzkari hobiosteko ahostun izena soilik erabiltzen du [ʒ] soinuarentzat. [1][2]

  1. McGuire, Beth. (2016-02-05). «International Phonetic Alphabet (IPA) Charts for Consonants (Pulmonic) and Vowels» African Accents (Routledge): 18–19. ISBN 978-1-315-85020-7. (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  2. «IPA i-charts (2018)» www.internationalphoneticassociation.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-27).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy