Ikasketa automatiko

Ikasketa automatikoa (ingelesez Machine learning) ikerketa-eremu bat da esperientziatik ikasteko gai diren metodoak ulertzera eta eraikitzera bideratuta dagoena[1]. Metodo hauek datuak erabiltzen dituzte zeregin batzuen errendimendua hobetzeko. Ikasketa automatikoko algoritmoek eraikitzen dute eredu bat data-multzoetan oinarrituta. Data-multzo hauek algoritmoa entrenatzeko erabiltzen dira. Behin algoritmoa entrenatuta dagoenean datu horiekin, ikasitakoaren arabera erabakiak hartzeko gai da, esplizituki programatuta egon gabe[2].

Adimen artifizialaren arloak

Adimen artifizialaren adar bat da. Horren ondorioz, askotan nahastu egiten da ikasketa automatikoaren terminoa adimen artifizialarekin zerikusia duten beste termino batzuekin; hala nola, datuen analisia edo ikasketa sakona. Terminoa 1959an erabili zen lehen aldiz. Hala ere, azken urteetan garrantzia irabazi du gaitasun konputazionala handitzearen eta datuen boomaren ondorioz[3]. Hori dela eta, gaur egun ikasketa automatikoa hainbat esparrutara hedatu da; hala nola, medikuntzara, finantza-sektorera, segurtasunera, gidatze autonomora edo laguntza birtualera[4].

  1. Mitchell, Tom. (1997). «Machine Learning textbook» www.cs.cmu.edu (Noiz kontsultatua: 2022-11-28).
  2. The definition "without being explicitly programmed" is often attributed to Arthur Samuel, who coined the term "machine learning" in 1959, but the phrase is not found verbatim in this publication, and may be a paraphrase that appeared later. Confer "Paraphrasing Arthur Samuel (1959), the question is: How can computers learn to solve problems without being explicitly programmed?" in Koza, John R.; Bennett, Forrest H.; Andre, David; Keane, Martin A. (1996). "Automated Design of Both the Topology and Sizing of Analog Electrical Circuits Using Genetic Programming". Artificial Intelligence in Design '96. Artificial Intelligence in Design '96. Springer, Dordrecht. pp. 151–170. doi:10.1007/978-94-009-0279-4_9 ISBN 978-94-010-6610-5.
  3. «BBVA IT | Aprendizaje Automático, el poder de los algoritmos» www.bbvaitspain.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-28).
  4. (Gaztelaniaz) NexusAdmistraIntegra. (2020-01-30). «Las 9 aplicaciones de machine learning que deberías conocer» Nexus Integra (Noiz kontsultatua: 2022-11-28).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy